Atzo hasi zen Xabier Garcia Gaztelu eta Irantzu Gallastegi Sodupe preso politikoen aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1998an Errenterian (Gipuzkoa) izandako ekintza batean parte hartzea leporatzen diete biei: zehazki, PPko zinegotzi Manuel Zamarreñoren hilketan.
Fiskaltzak zigor eskaera izugarriak egin ditu Garciaren eta Gallastegiren kontra: 120 urteko espetxe-zigorrak eskatzen ditu bakoitzarentzat. 2022ko irailean jakinarazi zuten berriz epaituko zituztela biak, magistratuek auzia amaitutzat jo eta berriz ere auzitegian esertzera deitu ostean. Une honetan, Zaballan (Araba) daude gatibu biak.