AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / 20 Minutos
2022/09/30 11:41

Xabier Garcia eta Irantzu Gallastegi preso politikoen aurkako ahozko epaiketa bat ireki berri du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salak, ustez ETAk 1998an Errenterian (Gipuzkoa) egindako ekintza baten harira. Hain zuzen, Manuel ZamarreƱo Alderdi Popularreko hautetsiaren hilketa dela-eta epaituko dituzte. Magistratuek bukatuzat eman dute auzi horri buruzko sumarioa, eta irailaren 21ean idatzitako adierazpen batean, Garcia eta Gallastegi berriz ere auzitegian eseriaraztea agintzen dute. Horren aurretik, sumarioa amaitutzat ematen duen autoarekin ados zegoela esan zuen fiskaltzak.

Une honetan, Zaballako espetxean (Araba) daukate gatibu Garcia, eta Estremeran (Madril), berriz, Gallastegi.

EZ DAGO IRUZKINIK