AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/25 10:27

Atzo hasi zen Xabier Garcia Gaztelu eta Irantzu Gallastegi Sodupe preso politikoen aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1998an Errenterian (Gipuzkoa) izandako ekintza batean parte hartzea leporatzen diete biei: zehazki, PPko zinegotzi Manuel ZamarreƱoren hilketan.

Fiskaltzak zigor eskaera izugarriak egin ditu Garciaren eta Gallastegiren kontra: 120 urteko espetxe-zigorrak eskatzen ditu bakoitzarentzat. 2022ko irailean jakinarazi zuten berriz epaituko zituztela biak, magistratuek auzia amaitutzat jo eta berriz ere auzitegian esertzera deitu ostean. Une honetan, Zaballan (Araba) daude gatibu biak.

EZ DAGO IRUZKINIK