ACTUALIDAD / Presos políticos
Hamazazpi egun daramatza gose greban Iñaki Bilbao preso politikoak
Abenduaren 25ean ekin zion barauari Zaballan, espetxean jasandako tratu txarrak salatzeko eta hainbat aldarrikapen politiko egiteko. 38 urte daramatza preso.
2023eko urtarrilaren 11
Hamazazpi egun daramatza gose greban Iñaki Bilbao preso politikoak
— ARGAZKIA Twiterretik hartutakoa

Duela hamazazpi egunetik dago gose greban Iñaki Bilbao Txikito preso politiko lezamarra. Topasko (Gaztela-Leon) espetxetik Zaballara (Araba) lekualdatu dute berriki, eta Zaballan hasi zuen baraualdia joan den abenduaren 25ean.

Modu horretan salatu nahi izan ditu kartzelan jasandako azken tratu txarrak; besteak beste, gaixotasun bat daukala eta autoritateek ez diotela modu egokian artatua izaten uzten jakinarazi du. Bestalde, zenbait aldarri politiko egin ditu baraualdiaren bidez: Euskal Herria "independentea, sozialista, bateratua, euskalduna, antikapitalista, antiinperialista eta antimatxista" aldarrikatu du. 38 urte daramatza gatibu.