ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/10 09:26

Asier Guridi iheslari politikoak hilabete luzez egin du borroka, Venezuelan, bere semearen jaiotza-agiria zuzen zezaten, eta zuzenketa horrek ahalbidetuko lituzkeen eskubide guztiak ziurtatzeko. Azkenean, epaitegi batek onartu du arrazoi argi batengatik zegoela oker haurraren jaiotza-agiria: jaio zenean ere aita errefuxiatua zuelako, Espainiako Estatuaren partetik jasandako jazarpenaren eta errepresioaren ondorioz.

Hori dela-eta, epaitegiak erregistro zibilari agindu dio jaiotza-agiria alda dezala. Hamar urte eta gero, beraz, bere "nortasuna berreskuratu" du haurrak, Guridik aldarrikatu duenez.

Semea jaio zenean, heriotza zibil egoeran zegoen iheslari politiko oñatiarra, eta umearen jaiotza-agiria zuzendu ezinik geratu zen. Urte luzez jo eta ke borrokan aritu ondoren, aurtengo udaberrian lortu zuen Venezuelan nortasun zedula bat Guridik, eta aitortuta geratu zen bere nortasun juridikoa.

Oñatiarra 2005etik bizi da Venezuelan, 2001ean egin behar izan baitzuen ihes Euskal Herritik, jasaten ari zen jazarpen politikoaren ondorioz. Interpolek 2013an atxilotu zuen Venezuelan, eta bi hilabetez eduki zuten han preso. Ordutik egon da herrigabe eta heriotza zibil egoeran, "nortasun, eskubide, berme eta bizibiderik gabe". Nortasun agiririk gabe, hamaika eskubide zibiletatik erabat salbuetsita izan dute hamar urtez.

NO HAY COMENTARIOS