ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/19 12:53

Duela hilabete pasatxo, abenduaren 16an, aurrerantzean bere antolakunde eta erreferente politiko nagusia izango dena aurkeztu zuen Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak: Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS). Ekitaldi jendetsu baten bidez eman zuen antolakundearen sorreraren berri, Eibarren (Gipuzkoa). Orduan azaldu zuen bere helburu nagusia dela komunismoa langileon artean hegemoniko bilakatzea, eta lanerako bide-orri estrategikoaren ideia nagusiak laburbiltzen dituen dokumentu bat eman zuen argitara: Estrategia sozialista berria.

EHKS aurkezteko ekitaldi handiaren ondoren, lekuan leku ekin zioten antolakunde berria aurkezteari. Azken hilean, hala, Euskal Herriko hamaika txokotan izan dira aurkezpenak. Interesa piztu du EHKSren agerpenak: jende asko bertaratu da saio horietara, antolakundeak gaur egungo egoerari buruz egiten duen irakurketa politikoa eta esku artean duen proposamen politikoa ezagutzera.

Hala nola, ondok herrietan izan dira EHKS aurkezteko saioak: Zarautz (Gipuzkoa), Arrasate (Gipuzkoa), Azpeitia (Gipuzkoa), Legazpi (Gipuzkoa), Hernani (Gipuzkoa), Andoain (Gipuzkoa), Villabona (Gipuzkoa), Zumaia (Gipuzkoa), Beasain (Gipuzkoa), Orereta (Gipuzkoa), Irun (Gipuzkoa), Tolosa (Gipuzkoa), Donostia (Gipuzkoa), Gasteiz (Araba), Laudio (Araba), Baiona (Lapurdi), Bidarrai (Nafarroa Beherea), Lekunberri (Nafarroa), Altsasu (Nafarroa), Lesaka (Nafarroa), Lizarra (Nafarroa), Otsagabia (Nafarroa), Iruñea (Nafarroa), Lekeitio (Bizkaia), Algorta (Bizkaia), Durango (Bizkaia), Ermua (Bizkaia), Ondarroa (Bizkaia), Santurtzi (Bizkaia), Basauri (Bizkaia), Gernika (Bizkaia) eta Bilbo (Bizkaia).

NO HAY COMENTARIOS