ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/03 15:41

Atzo, hilak 2, iazko abenduan Zarauzko (Gipuzkoa) Arrano herriko tabernan gertatutako eraso sexista baten berri eman zuten. Gutun bidez, erasoa bera eta ondoren etorritakoak jakinarazi eta salatu zituzten erasotutako emakumeak, haren inguruko hainbat pertsonak, Danda Gazte Asanbladako kideek eta hainbat militante feministak. Gaur, hilak 3, Hernanin (Gipuzkoa) salatu ditu hiru eraso sexista bertako Koordinadora Feministak. Azaldu dutenez, erasotzailea berdina da Hernaniko hiru kasuetan.

Erasoak salatzeko, bi herrietan deitu dituzte elkarretaratzeak biharko, hilak 4. Hernanin, 19:00etan Tilosetara bertaratzera dei egin du Koordinadora Feministak, eta Zarautzen, Udaletxe plazan izango da kontzentrazioa, 20:00etan.