ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/04 13:25

Espainiako Estatu mailan, gutxienez 114.576 emakumek (10.000 emakumetik 56k) pairatzen dute prostituzioa, Espainiako Berdintasun Ministerioak iazko udazkenean argitaratutako txosten baten arabera. Datu horiek lortzeko, Interneteko 654.000 prostituzio-iragarki baino gehiago aztertu zituzten, baina hainbat iturrik ohartarazi zuten hurbilpen bat baino ez zela hori, eta askoz ere altuagoak izan litezkeela datu errealak.

EITBk aste honetan bertan gogorarazi duen modura, Hego Euskal Herrian, gutxienez 6.000 emakumek jasaten dute sexu-esplotazioa. Aipatutako ikerketak erakusten zuenez, iaz 3.421 emakume zeuden prostituzio-egoeran Bizkaian, 1.053 Gipuzkoan, 817 Nafarroan eta 684 Araban. Kalkulu ofizialen arabera, horietatik %15 aritzen ziren esplotazio-sareetan. Baina Askabidek azaldu izan du zifra errealak are altuagoak direla, 2023ko iragarkiak aztertu ostean, kalkulatu baitzen 8.074 emakume aritzen zirela prostituzioan.

Espainiako Berdintasun Ministerioak kaleratutako ikerketak zioen prostituzio-egoeran aurkitutako emakumeen erdia, %51, hegoamerikar jatorrikoak zirela. %16 ziren Europakoak, eta %29ren jatorria ezin izan zuten zehaztu. 

Espainiako Estatua, hirugarrena mundu mailan

Espainiako Estatua da prostituzio-eskaririk handienetakoa duen estatuetako bat, Nazio Batuen Erakundeak seinalatu izan duenez. Espainiako Gobernuko iturriek 2019an adierazi zuten estatu hori zela, mundu mailan, prostituzio-eskaririk altuena erregistratu zuen hirugarrena, zerrendako podiumean sartuz.

Datu ofizialek erakusten dute, bestalde, pertsonen salerosketan harrapatutako biktimen %80 sexu-esplotaziora bideratzen dituztela, eta emakumeak eta neskatoak direla biktimen %90.

NO HAY COMENTARIOS