ACTUALIDAD / Migración
Gutxienez 50 lagun hil dira Kanarietara heldu nahian
Hondoratu egin da Mauritaniatik irtendako ontzi bat, 100 pertsona inguru zeramatzala. Jatorri pakistandarrekoak ziren gehienak.
2025eko urtarrilaren 16
Gutxienez 50 lagun hil dira Kanarietara heldu nahian
— ARGAZKIA Atlántico Hoy

Kanaria uharteetara iritsi nahian ari zen ontzi bat hondoratu da berriki, eta 50 bat pertsonak galdu dute bizia, gehienak jatorri pakistandarrekoak, itxura denez. Mauritaniatik atera omen zen itsasontzia, 100 lagun inguru Kanarietara eramateko. Hamahiru egunez itsasoan ibili eta ontzia hondoratu ostean, baina, 36 pertsona soilik erreskatatu dituzte Marokoko salbamendu-zerbitzuek. Espainiako Itsas-Salbamenduak ez du esku hartu.

2024an, 28 herrialdetako gutxienez 10.457 lagunek galdu zuten bizia Mendebaldeko muga euroafrikarrean; egunean 30 pertsonak, beraz. Horiexek dira