Ertzaintzak Eibarko (Gipuzkoa) Arragueta kaleko bi eraikin hustu ditu gaur goizean, 17 eta 19 zenbakidun etxeak, hain justu. Gutxienez 11 pertsona bizi ziren etxe horietan, eta bestelako etxebizitza alternatibarik ez zutelako sartu ziren han. Hondamendi egoeran daude eraikinak, eta ordenazioz kanpokoak dira duela 50 urte baino gehiagotik.
"Etxegabetuak izan diren pertsonak beste alternatibarik ez zutenelako sartu ziren etxe huts horietan, eta orain berriz ere kale gorrian gelditu dira", salatu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak.
Atzo ere beste etxegabetze baten berri eman zuten gurean. Azora putre funtsak, Ertzaintzaren laguntzarekin, bikote bat etxegabetu zuen Donostian (Gipuzkoa).