ACTUALIDAD / Sindicalismo
Grebara joko dute Bizkaiko Clarel lurrindegietako langileek
Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean egingo dute greba langileek, kaleratze gehiago ekiditeko; 94 behargin kaleratu dituzte jada.
2022eko abenduaren 27
Grebara joko dute Bizkaiko Clarel lurrindegietako langileek

Abenduaren 24an egin zuten greba Bizkaiko Clarel lurrindegietako langileek, eta beste bi greba egun izango direla jakinarazi dute. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean egingo dituzte hurrengo lanuzteak, hain zuzen, azken bi urteetan enpresak egindako kaleratzeak salatzeko eta kanporatze gehiago ekiditen saiatzeko.

ELA sindikatuak azaldu duenez, 94 dira osotara kaleratutako beharginak eta, antza, Clarel dendak frankizia bihurtzean egin du hori enpresak. Guztira 38 dira Bizkaian dauden dendak eta 20 bihurtu dira frankizia azken bi urteetan. Enpresaren Bizkaiko plantilla, 158 langilekoa izatetik, 64koa izatera igaro da. Hala, "frankizien politikarekin ez jarraitzeko" eskatu dute beharginek.