ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Artika kirol zentroko langileen elkarretaratzea, Iruñean. FOTOGRAFÍA / ELA
2022/11/10 10:46

Urriaren 18an ekin zioten greba mugagabeari Nafarroako kirol zentroetako langileek eta gaur, azaroaren 10ean, 24. greba eguna egin dute. Sindikatuen arabera, handia izan da langileen erantzuna; zentro gehienek itxi behar izan dute edota instalazioak irekitzeko "gorabeherak" izan dituzte. Zentzu horretan, haien greba eskubidea urratu dela salatu dute beharginek, udal askok udal langileak erabili baitituzte instalazioak irekitzeko.

Soldata-igoeraren alde egiteaz gain, lanaldi partzialen kontratu kopurua murriztea eta langileek aldi baterako ezintasunak izanez gero soldata jasotzea galdegiten dute. Patronalak azken aldarrikapen horiek onartu dituen arren, uko egin dio soldatak Kontsumorako Produktuen Indizea (KPI) adina igotzea.

Hartara, langileek grebari eutsiko diote Nafarroako hainbat kirol zentrotan: Azkoienen, Arangurenen, Berriobeitin, Uharten, Barañainen, Burlatan, Sanduzelain, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iturraman, Caparroson, Sarrigurenen, Mendillorrin eta Zizurren greban jarraituko dute.

NO HAY COMENTARIOS