AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iruñeko Udaletxe plazan elkarretaratu ziren asteartean Nafarroako kirol zentroetako langileak. ARGAZKIA / Navarra TV
2022/10/19 20:03

Greba mugagabea hasi zuten asteartean Nafarroako kirol zentroetako langileek. Sindikatu nagusien arabera, Nafarroa mailan zentro gehienak itxi behar izan dituzte; Iruñerrian (Nafarroa), zehazki, "ia zentro guztiak" zarratu dira jada grebaren ondorioz.

Bi elkarretaratze egin dituzte berriki grebalariek, Sedena enpresaren egoitzaren —zentroak kudeatzen ditu— zein Iruñeko Udaletxearen aurrean. Hitzarmen berri bat dute helburu, "Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera" lortze aldera.

EZ DAGO IRUZKINIK