ACTUALIDAD / Sindicalismo
Greba mugagabera joko dute Aguraingo Haizea Weceko langileek
Ostegunean hasiko dute greba, hitzarmena berritzeko negoziazioan enpresak lan-baldintzak okerragotu nahi dituela salatuz.
2025eko irailaren 29
Greba mugagabera joko dute Aguraingo Haizea Weceko langileek
— ARGAZKIA Google Maps

Ostegun honetan, urriaren 2an, greba mugagabeari ekingo diote Aguraingo (Araba) Haizea Wec Fundición enpresako langileek. Izan ere, salatu dute "blokeatuta" dagoela lan-hitzarmen berriaren inguruko negoziaketa, eta plantilla osatzen duten 130 beharginen gehiengoak (101) erabaki du grebara jotzea.

ELA eta LAB sindikatuek osatzen dute langile-batzordea, eta enpresako zuzendaritzari leporatu diote itunaren bidez lan-baldintzak okerragotu nahi izatea.