ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Metal Group
2026/01/08 11:57

Greba mugagabea Metal Group Smeltin & Precision enpresan. Zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espediente bat jarri du mahai gainean, Abadiñoko (Bizkaia) eta Legutioko (Araba) 183 langileetatik 139 ingururi eragingo diena: erabat zarratu nahi du Abadiñoko fabrika, eta kaleratze ugari egin nahi ditu Legutiokoan.

Espedientean jasotako neurriei ezetz esateko, bi lantokietako beharginek greba mugagabea hasi zuten atzo, urtarrilaren 7an. Langile-batzordeak (ELA, CCOO eta LAB) iaz egin zien uko enpresaren asmoei, eta salatu duenez, zuzendaritzak bere bezero nagusiarekin izaten ari den negoziazioaren ondorioz ezarri nahi du lan-erregulazioa. ELAk abenduan proposatu zuen grebari ekitea; erantzun zabala izan du deialdiak, bere esanetan.

Automobilgintzako piezekin egiten dute lan Metal Groupen. Iazko abuztura arte egon dira hartzekodunen konkurtsoan, eta Suitzako Meteorix funtsak erosi zuen konpainia azkenean, euro baten truke. Hala ere, langile-batzordeak azaldu du "lehengo zuzendaritzaren esku" jarraitzen duela enpresak, eta "kanpora begirakoa" baino ez dela izan aldaketa.

NO HAY COMENTARIOS