ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/24 10:53

Greba mugagabera deitu dute Añorgako (Gipuzkoa) Cementos Rezola enpresako langileek. Heidelberg Materials enpresako zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espediente (ERE, gaztelerazko sigletan) baten berri eman zuen duela bi aste eta, ondorioz, 56 langile daude arriskuan.

Kaleratzeak eta tokialdaketak justifikatzeko, porlanaren ekoizpenaren "deskarbonizazio-prozesua" erabili du aitzakia modura zuzendaritzak. Izan ere, arriskuan dauden langileek klinkerra ekoizten dute nagusiki, porlanaren oinarrizko osagaia, hain zuzen.

Enpresaren arabera, zementuaren ekoizpenari lotutako CO2 isurtze osoa dator prozesu horretatik, eta, zentzu horretan, Arrigorriagako (Bizkaia) fabrikako labetegiek "efizientzia handiagoa eta CO2 isurtze txikiagoa" dakartzatela dio. Horregatik lekualdatu nahi omen dute hara jardunaren zati bat.

Langileen batzordeak, ordea, aipatutako trantsizioa "langileen kontura" egiten ari dela leporatu dio zuzendaritzari, eta "lanpostuak bermatu" behar direla azpimarratu du. Añorgako plantillaren erdia dago nolabait arriskuan, eta horietatik hamabost kaleratu nahi ditu zuzendaritzak, erretiroa aurrez hartzera behartuta. Beste 30 langileri "barne-mailan" bermatuko omen dizkie lanpostuak, eta erdiari eskaini omen die Arrigorriagako fabrikara mugitzea. Azkenik, beste 11 langile "kanpo-mailan" birkokatu nahi ditu enpresak.

Ekainaren 18an ireki zen espedienteari buruzko kontsulta-epea. Langileek, enpresako zuzendaritzarekin bilera egin ondoren, grebara jotzeko erabakia hartu zuten aurreko ostiralean, ekainaren 21ean. Ekainaren 28an greba mugagabeari ekingo diote, Lanpostuak mantendu, ERErik ez! aldarripean.

NO HAY COMENTARIOS