ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/22 10:42

Frantziako Estatu administratibo guztiko osasun-langileentzat irail amaieratik da derrigorrezkoa Covid ziurtagiria edukitzea. Beste aterabide bat izango zen test negatibo bat erakustea, baina ordaindu egin behar dira.

Neurri hori dela-eta, Mauleko (Zuberoa) ospitaleko zortzi langile baztertu dituzte lanetik, Covid pasaporteari uko egin diotelako. Gainera, egin dituzten ordu gehigarriak eta opor egunak ez zaizkie ordainduko. Egoera salatzeko eta lanean berriz har ditzaten exijitzeko, aurreko ostegunean greba egin zuten ospitaleko 40 bat langilek.

Nahiz eta ospitaleko zuzendariaren bulegoan sartzen saiatu ziren, berak ez zuen onartu langileekin hitz egitea. Beharginek aterabide bat aurkitu arte borrokan segituko dutela azaldu zuten.

NO HAY COMENTARIOS