Joan den ostegunean, azaroak 5, 16 urteko neska bati sexu-jazarpena egin zion gizonezko batek. Gasteizen (Araba) bizi da 30 urteko erasotzailea, eta telefono mugikorra eta sare sozialak erabiliz gauzatu zuen erasoa.
Sexu-izaerako bideoak eskatu zizkion neskari WhatsApp bidez, eta horiek bidaltzeko, ordu gutxi batzuetako epea eman zion. Edukia bidali ezean, gertuko senide baten bideo bat argitaratuko zuela esanez egin zion mehatxu gizonezkoak. Jarraian, berriro jazarri zion Instagram bidez; orduan, berriro mehatxu egiteko, senide baten irudi intimo bat bidali zion neskari, eta eskaturiko bideoak bidaltzera behartu zuen beste behin. Gizarte-etxe batera jo zuen laguntza eske neskak.
Hurrengo egunean atxilotu zuten erasotzailea, eta zelatatzeko materiala topatu zuten haren etxean.