ACTUALIDAD / Violencia machista
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bere bikotekidea erasotzeagatik
Eraso matxista bikotearen etxean jazo zen, eguerdi partean. Emakumeak salaketa aurkeztu du, indarkeria fisikoa jasan duela aitortu ostean.
2020eko abenduaren 16
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bere bikotekidea erasotzeagatik

Atzo, abenduak 15, eraso matxista bat gauzatu zen Tuteran (Nafarroa). Bertako udaltzainek jakinarazi dutenez, liskar baten berri izan zuten 15:00etan. Salaketaren sorburura jotzean, gizonezkoak bere bikotea kolpatu zuela egiaztatu zuten polizia agenteek. Ondorioz, gizona atxilo eraman zuten, indarkeria matxista delitua egotzita.

Emakumeak berehala salaketa aurkeztu zuen bikotekidearen aurka, eta ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan hartatu zuten. Osasun-azterketa egin ostean, alta eman zioten.