Zamudioko (Bizkaia) Gestion y Matrices 3D enpresak langileen ia erdiak kaleratzeko asmoa duela ohartarazi dute sindikatuek; 45 langileetatik 18, hain zuzen. Trokelak, matrizeak eta moldeak egiten dituzte Zamudioko enpresa horretan.
Zehazki, kaleratze kolektiborako prozedura hasi dutela jakinarazi dute, eta salatu dute enpresak "langileen antolakuntza eta borroka gaitasuna amaitu" nahi duela neurri "arbitrario" horrekin.