ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Geriza Etxea plataformako kideen ekarretaratzea Neguetxeren irekiera eskatzeko.
2019/04/30 00:34

“Ezkutuan eta itzalpean” dagoen errealitate “gordinari” erantzun bat eman nahi dio herri plataformak. Gogorarazi dute EAEn 2016. urtean 3000 etxegabe baino gehiago zeudela, eta Bizkaian, esaterako, bikoiztu egin dela kopurua azken urteetan.

Egoera hori “onartezin” delakoan, erakunde publikoei, eta zehazki Zarauzko Udalari, dei egin diete dituzten baliabideak egoerari konponbidea ematera bideratzeko. Izan ere, Gerizako Etxeako kideen hitzetan, egoera hori “betikotu eta okertzeko” pausoak baino ez ditu eman herriko udalak.

Era berean, “borondate politiko falta” salatu dute. Hala, horren aurrean, manifestazio baterako deia egin dute larunbaterako: 12:00etan udaletxe aurrean hasiko da mobilizazioa. Egitarauak baina, egun osoan jarraituko du: 14:00etan bazkaria egingo dute, eta 17:00etarako mahai-ingurua antolatu dute Irungo Harrera Sareko, Artea Proiektuko eta Gernikako Eztenako kideekin. Egunarekin amaitzeko, balorazio bilera deitu dute 19:00etan. Iluntzeko 21:00etan, kantu afaria izango da.

Sare sozialetan proiektua jarraitu nahi izanez gero: Twiterren @GerizaZarautz erabiltzailea zabaldu dute, @gerizaetxea Instagramen eta Geriza Zarautz Facebooken.


NO HAY COMENTARIOS