ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ecuador Etxea
2019/11/11 17:11

Duela egun batzuk iragarri bezala, hilabeteko grebaldia hasi dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek; gaur hasi, eta abenduaren 11ra arte luzatuko da. Gipuzkoako Aldundiaren Donostiako (Gipuzkoa) egoitzaren aurrean protesta eginez abiatu dute borrokaldia, gaur eguerdian. Hala, gatazka honetan Aldundiak duen erantzukizuna azpimarratu dute; izan ere, beharginek sarri azaldu dute behin eta berriz oztopoak jarri dituela, lan hitzarmen berriak ekarri beharko lituzkeen hobekuntzak ez ordaintzeko helburuarekin.

Luze doan borroka

Duela bi urte hasi ziren borrokan adinekoen egoitzetako Gipuzkoako langileak, lan hitzarmenaren harira, eta ELA sindikatuak eta patronalak erdietsitako akordioa martxan jartzen ez zela ikusita. Pasa den urteko irailean hasi zituzten grebak, eta ordutik, 118 greba egun egin dituzte. Oraingo deialdi berriarekin, 149 greba egun izango dira guztira, lan hitzarmenaren aldeko aldarrikapena helduleku.