ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: economia3.com
2020/12/28 19:45

Itxaso Zaldua hernaniarrak, Ruben Gelbentzu andoaindarrak eta Jon Lizarribar urnietarrak inputatu gisa deklaratu dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, bideokonferentzia bidez. 2002an Leitzan (Nafarroa) izan zen ekintza batean parte hartzea leporatzen diete, baina ukatu egin dute akusazioa, bai eta garai hartan ETAko kide izatea ere. Guardia zibil bat hil zen ekintza horretan.

Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak Mikel Karrera preso politikoa ere auzipetu du kausa horrekin lotuta. Hain zuzen, Leitzako ekintzan parte hartzea, lehergailuak izatea eta talde armatuko kide izatea egozten dio. Morenoren akusazioak Guardia Zibilak uztailean igorritako txosten bat du oinarri.

Zaldua uztailean atxilotu zuten beste kausa baten harira, eta preso dute ordutik.

NO HAY COMENTARIOS