ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/03 09:30

Martxoaren 3a da gaur, Gasteizko (Araba) sarraskiaren urteurrena. Duela 47 urte, Espainiako Poliziak bost langile erail zituen Zaramaga auzoan: Bienvenido Pereda Moral, Francisco Aznar Clemente, Jose Castillo Garcia, Pedro Maria Martinez Ocio eta Romualdo Barroso Chaparro. Hilabete horretan milaka langilek jo zuten grebara eta protestara, eta horri modu bortitzean erantzun zioten Espainiako Trantsizioko autoritateek. Zaramagako eliza batean 4.000 grebalari inguru bilduta zeudela, haien kontra jotzeko agindua jaso zuten polizia-indarrek, eta bost langile hil zituzten tiroz.

Ohi bezala, gaurkoan behargin horiek oroituko dituzte Arabako hiriburuan. Atzoko eta gaurko borrokaz, burgesiaren ofentsiba gelditu! aldarriaren pean, Mugimendu Sozialistak hainbat ekimen antolatu ditu gaurko.

Goizean, Gasteizko ikastetxeetan eta campusean omenaldi-ekitaldiak egingo ditu Ikasle Abertzaleakek. Campusekoa, zehazki, Elurretan izango da, 11:30ean hasita. Gasteizko Kontseilu Sozialistak eguerdirako prestatu du ekitaldi bat, Martxoak 3 plazan. 13:30ean izango da.

Arratsaldean, mobilizazioa

Arrastiko ohiko mobilizazioetan, Bloke Sozialista bat izango da aurten ere. Kontseilu Sozialistak 17:15erako egin du deialdia. Ordu horretan Santa Maria plazatik irtengo da Bloke Sozialista, Atzoko eta gaurko borrokaz, burgesiaren ofentsiba gelditu! lelopean.

NO HAY COMENTARIOS