ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/02 12:14

Polizia-indarrek bost langile erail zituzten Gasteizko (Araba) Zaramaga auzoan 1976an, milaka beharginek hasitako mobilizazio eta greba zikloaren aurkako erantzun modura. Bihar izango da sarraskiaren 46. urteurrena, eta aurten ere zenbait ekitaldi prestatu ditu Ikasle Abertzaleakek. 

Gasteizko sei ikastetxetan omenduko dituzte 1976an hildako langileak bihar goizean; hain justu, Ekialden (lehenengo atsedenaldian, barruko patioan), Los Herranen (11:00etan, patioan), Unamunon (11:00etan, ate urdinaren aurrean), Koldo Mitxelenan (10:45ean, sarreran), Zabalganan (lehenengo atsedenaldian, patioan) eta Ikasbidean (bigarren atsedenaldian, patio zabaleko karpan).

Arabako hiriburuko campusean, aldiz, eguerdirako egin dute deialdi bat. 12:00etan izango da ekitaldi politikoa, Letren fakultateko patioan.

Bloke Sozialista arratsaldean

Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak, bestalde, Bloke Sozialista batera deitu dute arratsalderako, sarraskiaren urteurrenaren harira egiten diren mobilizazioen barruan. 17:45ean aterako da Bloke Sozialista, Rafa plazatik, Lekukoa hartu, sozialismoa eraiki! aldarripean. Zutabe horretara batzeko deia egin dute IAko kideek ere.

NO HAY COMENTARIOS