ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/05 07:31

Beste eraso matxista baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko asteartean, apirilaren 29an, emakume bati eraso zion gizonezko batek, etxebizitza batean. Gertatutakoa salatu zuen emakumeak, eta erasotzailea auzipetu dute jada.

Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aurreko astean jakinarazi zuenez, apirilean gutxienez 23 emakumek salatu dute indarkeria matxista jasan izana, eta, urtea hasi zenetik, 112 eraso atera dira argitara hirian. "Larriagoa bilakatu daitekeen errealitate honen aurka borrokatu behar dugu", esan zuten Itaiako kideek.

NO HAY COMENTARIOS