ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Xataka
2022/06/10 10:26

Espainiako Estatuko inflazioari buruzko azken datuak argitaratu ditu Espainiako Estatistika Institutuak (INE), eta maiatz amaieran aurreratutako datuak baieztatu ditu: gora egin du inflazioak maiatzean, eta %8,7an kokatu da. Hortaz, apirilean izan zen beherakada irauli eta goranzko joera hartu du berriz inflazioak.

Elikagaien eta erregaien kostuaren gorakadak eragin omen du maiatzeko igoera. Elikagaiei dagokienez, gehien garestitu diren produktuak dira arrautza, gazta, haragia, ogia eta zerealak.

Bi eurotik gora balio du gasolinak

Erregaien prezioek ere gora eta gora baino ez dute egin. Gasolina etengabe garestitu da azken zazpi asteetan, eta langa historiko berri bat hautsi du: historian aurreneko aldiz, gasolina litroak bi euro baino gehiago balio du. %4 garestitu da azken astean, eta, batez beste, 2,048 ordaindu behar da litroa.

Espainiako Gobernuak apirilean martxan jarritako 20 zentimoko dirulaguntza, beraz, ezerezean utzi du gasolinaren garestitzeak. Izan ere, laguntza indarrean sartu aurretik, martxo bukaeran, 1,818 balio zuen gasolinak, eta ordutik, 20 zentimo baino gehiago garestitu da.

Dieselaren prezioek ere gora egin dute azken astean, hiru astez beheranzko joera izan ostean. Litroa %3,45 garestitu da azken zazpi egunetan, eta une honetan, batez beste, 1,916 ordaindu behar da.

Gasolina litroaren batez besteko prezioa duela urtebete baino %51,6 garestiagoa da, eta diesel litroaren batez besteko prezioa, berriz, duela urte bat baino %58 garestiago.

NO HAY COMENTARIOS