Aurreko ostiralean, hilak 19, Murtzia I espetxetik Iruñeko (Nafarroa) kartzelara gerturatu zuten Francisco Jose Ramada Estevez
preso politikoa. Hortaz, iruindarra 830 kilometro hurbilago dago orain. Hurrengo egunean, hilak 20, Alvaro Arri
Pascual preso politiko getxotarra lekualdatu zuten: aurrerantzean, Castello I presondegian beharrean, Burgosko espetxean izango dute gatibu.