AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/22 14:09

Aurreko ostiralean, hilak 19, Murtzia I espetxetik Iruñeko (Nafarroa) kartzelara gerturatu zuten Francisco Jose Ramada Estevez preso politikoa. Hortaz, iruindarra 830 kilometro hurbilago dago orain. Hurrengo egunean, hilak 20, Alvaro Arri Pascual preso politiko getxotarra lekualdatu zuten: aurrerantzean, Castello I presondegian beharrean, Burgosko espetxean izango dute gatibu.