Atzo goizaldean 71 urteko gizon bat atxilotu zuten Sopelan (Bizkaia), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Gizonak duela gutxi kontratatu zuen emakumea, etxeko lanak egin zitzan bere etxean. Hain justu, emakumea lanean ari zela egin zion eraso iragan astelehenean.
Gertatutakoa salatu eta erasotzailea atxilotu zuten, baina aske utzi zuten epailearen aurretik igaro ostean. Urruntze-agindu bat ezarri diote.