ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Etxerat
2022/10/18 08:57

Aurreko ostegunean irten zen Mureteko kartzelatik Ion Kepa Parot preso politikoa, eta bost egun beranduago utzi du atzean Lannemezangoa Jakes Esnalek. Biek egin dituzte 32 urte eta erdi kartzelan, eta orain, urtebetez eraman beharko dute eskumuturreko elektronikoa, atxiloaldia etxean betetzen jarraitzeko. Urtebeteko "proba" horren ostean, baldintzapean aske geratuko lirateke biak, baina baldintza gogorrekin, abokatuek jakinarazi izan dutenez.

Izan ere, azaldu dute Frantziako Estatuak "etengabe gogortu" dituela baldintzapeko askatasuneko baldintzak; orain, esaterako, etxetik irteteko eta etxera itzultzeko ordutegi zehatzak izango dituzte Esnalek eta Parotek.

1990ean atxilotu zituzten biak, Xistor Haranbururekin batera. 1997an epaitu zituzten, eta biziarteko zigorra jarri zieten, ETAren Argala komandoko kide izatea egotzita. Azken urteetan baldintzapean aske geratzeko egin dituzten etengabeko eskaeren eta horien etengabeko gibelatzeen ostean, 2020 bukaeran irten zen espetxetik Haranburu, eta berriki atera dira Esnal eta Parot. Legez, 2005etik zuten baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera.

Unai Parot ere 1990an atxilotu zuten, baina Espainiako Estatuan. 5.000 urte inguruko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta gaur egun Zaballan (Araba) daukate gatibu.

NO HAY COMENTARIOS