ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / La Voz de Galicia
2023/12/26 14:16

Atzo goizean, abenduaren 25ean, Poliziak jatorri kubatarreko gazte bat erail zuen A Coruñan. A Grelako industrialdean izan zen erailketa: polizia-agente batek tiroz hil zuen 34 urteko gizonezkoa. Hedabideek zabaldutako bertsioaren arabera, gaztea polizia-agentea kolpatzera zihoanean tirokatu zuen hark.

Komunikabideek diote hildako gizonak "hainbat gertakari eragin" zituela A Coruñan, eta horregatik ekin ziotela bera jarraitzeari. Itxura denez, auto bateko kristalak hautsi eta hainbat kutxazain kaltetzen saiatu zen gaztea, burdinazko barra bat erabilita, eta bere atzetik joan zen ziren polizia-agenteak. Segika zihoazenean, taser pistolak erabili zituzten gizonezkoaren kontra, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Dena den, arropa asko omen zeraman gainean, eta pistolek ez zuten Poliziak bilatutako eraginik izan jazartzen ari ziren pertsonarengan.

Poliziak bera atxilotzen saiatu zirenean, "jarrera biolentoa erakutsi" zuela esanez justifikatu dute gertatutakoa hedabideek. Hainbat aldiz hanketara egin omen zioten tiro gazteari polizia-agenteek, baina ez zuten asmatu. Antza, gizonezkoak burdinazko barra bat erabili zuen gero Poliziaren aurka defendatu ahal izateko, eta berriz tirokatu eta hil egin zuen orduan Espainiako Poliziako agenteetako batek.

Komunikabideek aipatutako informazioa argitaratu duten arren, Espainiako Poliziak oraindik ez du gertatutarikoari buruzko argipenik eman.

NO HAY COMENTARIOS