ACTUALIDAD / Fascismo
Eskuorri faxista bat ibili dira banatzen Baionan
Erresistentzia Katoliko Frantses Euskalduna delako taldeak kaleratu ditu eskuorriak, eta arabiarren kontrako gorroto-mezuak zabaldu ditu, besteak beste.
2023eko irailaren 29
Eskuorri faxista bat ibili dira banatzen Baionan

"Abisatzen zaituztegu gure kaleetan ez dugula belodun edo abaiadun emakumerik onartuko, ez eta babutxadun edo txilabadun gizonik ere", "Joan beharko duzue, borondatez edo bortxaz", eta abar. Hala diote Erresistentzia Katoliko Frantses Euskalduna taldeak Baionako (Lapurdi) karriketan banatu dituen eskuorriek.

Ohartarazpena musulmanei eta gaur egun Euskal Herrian bizi diren edo dauden islamistei da eskuorri horien izenburu mehatxatzailea, eta talde faxistako kideek zuzenean adierazten dute "musulmanei gerra" egingo dietela. "Musulmanek Frantziatik joan behar" dutela esateaz gain, "Frantziako eta Euskal Herriko katolikoen gainbehera" leporatzen diete.

Badirudi dagoeneko seinalatu duela Baionako toki zehatz bat Erresistentzia Katoliko Frantses Euskaldunak; okindegi bat, hain zuzen ere. Beharginetako batek beloa daramalako jarri dute jomugan lekua.

Hona hemen eskuorria: