ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/03 09:39

2018ko maiatzaren 26an Ertzaintzaren eraso arrazista bat jasan zuen jatorri boliviarreko emakume batek. Bizkaiko SOS Arrazakeriak kolektiboak jakinarazi duenez, emakumeak ikusi zuen nola ertzain batzuk tratu txarrak ematen ari ziren kalean zegoen pertsona etxegabe bati, eta esku hartzea erabaki zuen.

Erasoa geratzen saiatu zen, baina ertzainak gogor oldartu ziren bere kontra ere: bultza egin zioten eta iraindu egin zuten; besteak beste, "zoaz zure herrialde madarikatura, zoaz pikutara" esan zion polizia-agenteetako batek. Berria-ren esanetan, etxegabea ere kolpatu zuten une horretan, emakumeari eskerrak ematen saiatu zenean.

Legez kanpo atxilotu zuen boliviarra Ertzaintzak. Algortako (Getxo, Bizkaia) polizia-etxera eraman zuen, eta SOS Arrazakeriak-en arabera, hitz egiteko aukera ukatu eta zorroa arakatu zioten poliziek. Ziegan sartu zuten gero, eta ertzainetako batek jo egin zuen; bideo-zaintza kamerek jasotako irudietan ikus daiteke nola astintzen duen agenteak.

Emakumeak erasoaren ondorioz jasandako zauriak ez dira polizia-txostenean jasota ageri, eta gainera, Ertzaintzak bere aurkako salaketa bat aurkeztu zuen gero.

Lau urteren ostean, salaketa hori bertan behera utz dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari SOS Arrazakeriak-ek. Jaurlaritzak, izan ere, zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu du erasotua izan zen emakumearentzat. Ertzain bat ere badago auzipetuta; zauri arinak eragitea egozten diote.

NO HAY COMENTARIOS