ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/07 10:34

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak urriaren amaieran onartu zuen 2026rako aurrekontu orokorren proiektua. 16.378 milioi eurokoa da, 2025ekoa baino %4,1 handiagoa. Segurtasun Sailak, zehazki, 850 milioi euroko aurrekontua izango du hurrengo urtean, aurten baino %6,4 gehiago. Igoera hori ia osorik bideratuko du Ertzaintzako soldatak handitzera: igoeraren %94, hain zuzen ere, ertzainen soldatak puzten gastatuko du.

Gobernu Kontseiluak udan onartu zuen Ertzaintzako baldintzak hobetzeko dekretua, ertzainen gehiengo sindikalak eta Jaurlaritzak 2024ko martxoan akordioa lortu ostean. 2025-2028 aldirako, agenteen soldatak %10 igotzea hitzartu zuten (gutxienez 4.200 euro gordin gehiago irabaziko ditu bakoitzak), bestelako plus batzuk ezartzeaz gain. Udan eman zuten aditzera urrian sartuko zela indarrean soldata-igoera, eta milioika euro bideratuko dituzte horretara hurrengo urtean zehar.

Bingen Zupiriaren azken hitzak jaso ditu Berria-k. Segurtasun sailburuaren esanetan, aurrekontuetan erakusten dute ahaleginduko direla 2030erako 8.000 ertzain izaten, eta horretarako beharrezko aldaketak egingo dituzte Arkauten. Azken deialdian izandako suspentso masiboaren ondoren, laster izango da beste oposizio-deialdi bat.

Ertzaintza "modernizatzeko" inbertsioa egingo dutela ere nabarmendu du Zupiriak: esaterako, Enbor komunikazio-sistema garatzeko gastatuko dituzte 17 milioi euro hurrengo urteetan, Ertzaintzaren komunikazioak "azkarragoak eta seguruagoak" izan daitezen; eta 13 milioi euro erabiliko dituzte ibilgailuak berritzeko.

NO HAY COMENTARIOS