ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Navarra Capital
2024/12/10 09:50

Erriberrin (Nafarroa), martxan dira parke fotovoltaiko erraldoi bat eraikitzeko lanak. 74.000 eguzki-plaka izango ditu instalazioak, eta, proiektua indartzeko, adierazi dute %25 hobetuko duela Nafarroako potentzia fotovoltaikoa. Urtean 85.000 megawatt-ordu ekoitziko ditu (24.000 etxeren urteko kontsumoa gutxi gorabehera), eta Erriberriko azpiestazioari konektatuta egongo da, teorian, energia herrialde osora banatzeko.

Global Energy Services (GES) ari da obra egiten. Dena den, hainbat hedabideren esanetan, Espainiako Estatuko talde inbertitzaile batentzat egingo du azpiegitura, nahiz eta ez duten zehaztu zein den talde hori. Aurreikuspenen arabera, 2025eko lehen seihilekoan amaituko dituzte lanak, eta urte hori bukatu aurretik jarri nahi dute martxan parkea.

GES enpresak bere burua goraipatzen du hura aurkeztean, esanez "lider" dela "energia berriztagarri eoliko eta fotovoltaikoko proiektuen ingeniaritza, eraikuntza, muntaketa eta mantentze-lanetan". CL Grupo Industrial taldearen parte da 2017tik, hainbat sektoretako korporazioek osatzen baitute: altzairugintza, energia berriztagarriak, kimika eta abar. 2022an, 2.300 milioi euroko fakturazioa izan zuen taldeak.

NO HAY COMENTARIOS