Genero indarkeria leporatu arren, erasotzailea zaintzapeko-askatasunean zen dagoeneko, eta emaztearengana ez hurbiltzeko urruntze-agindu bat ezarri zioten. Dena dela, ez ditu neurriak bete eta, antza denez, enegarrenez jazarri zuen emakumea joan den ostegunean, lagun batzuen etxean zegoela. Kasu horretan, baina, labankadaz egin zion aurre, eta senarra hil zuen.
Poliziari hots egin zioten bizilagunek, eta behin-behinean atxilotu zuten emakumea.
Ipar Euskal Herriko Itaiak gogor salatu du emakumeak jasan behar izan duen egoera eta puntu horretaraino iritsi behar izana, eta Angelun (Lapurdi) jazotakoa "instituzio burgesek emakume langileak babesteko duten gaitasun faltaren" erakusle dela azpimarratu du.