Emakume bat erail du bere bikotekideak Tuteran (Nafarroa), labankadaz. Atzo, urtarrilaren 10ean, bere etxebizitzan hilik aurkitu zuten emakumea. Senarraren bila izan dira ordutik, eta hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Boisredonen (Frantziako Estatua) atzeman dute dagoeneko. Antza, urtarrilaren 8 eta 9 artean hil zuen emaztea, "bortizkeria handiarekin", Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi duenez.
Iaz, 2021. urtean, gutxienez bost emakume erail zituzten Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz.