ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @EtxeSindikatua
2020/05/16 03:30

Asteazkenean, maiatzak 13, emakume bat zendu zen etxegabeentzako Gasteizko (Araba) zentro batean. 42 urte zituen hildakoak, eta harekin bizitzen egon diren kideek Argia-ri jakinarazi diotenez, oso gaixorik zegoen. Dena den, ez zuten artatu, eta ez zuen beharrezko arreta medikorik jaso.

Lakuako frontoian izan da hilketa. Konfinamendu garaian, pertsona etxegabeek erabili dezaten egokitu zuen gunea Gasteizko Udalak, eta Gurutze Gorriak kudeatzen du. Ia hiru egun igaro dira emakumea zendu zenetik, eta oraindik, ez dute heriotzaren jakinarazpen ofizialik egin. Gainera, zentroa erabiltzen ari diren hainbat pertsonak Argia-ri adierazi diotenez, gertatu denaren inguruan inorrekin ez hitz egiteko agindu diete udaleko arduradunek nahiz Gurutze Gorriak.

Antza, ohean etzatera joan eta bertan hil zen gasteiztarra asteazken goizean. Poliziak, udaleko arduradunak eta forentseak bertaratu ziren frontoira, eta hilotza eraman zuten.

Joan-etorriak ospitalera

Hildakoaren kideen arabera, behin baino gehiagotan ospitaleratu behar izan zuten asteotan. Iktus bat izan zuen hil baino hiru-lau egun lehenago, eta ospitalera eraman bazuten ere, ordu gutxira zentroan zen berriz. Oso medikatuta zegoela ere azaldu dute kideek, eta besteak beste, loarekin zituen arazo larriak.

Gurutze Gorriak adierazi du "heriotza naturala" izan dela, eta horregatik ez duela gertatuaren berri eman.

Beste hildako bat Bilbon

Apirilaren 15ean, alarma egoera ezarrita zegoenean, pertsona etxegabe baten gorpua aurkitu zuten Bilbon (Bizkaia), Miribilla polikiroldegiko behin-behineko aterpetxean.
NO HAY COMENTARIOS