ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Bidasoako Hitza
2021/06/21 15:16

Atzo, igandea, Irungo (Gipuzkoa) Brioche-Pasquier lantegiko dozenaka langile elkartu ziren herriko San Juan plazan, aurrera baitoa ixte prozedura. Sindikatuen esanetan, prozesua "gardentasunik gabe" egiten ari da enpresako zuzendaritza; izan ere, beharginekin banan-banan ari dira negoziazioak egiten, eta horrek haien zaurgarritasun egoera areagotu besterik ez duela egiten salatu dute langileek. "Borondatezko" kaleratzeak lortzea nahiz lekualdatuko dituzten langileen lan-baldintzak okerragotzea bilatzen du zuzendaritzak, gaitzetsi dutenez.

160 langile baino gehiago dira Brioche-Pasquierren Irungo lantokian, eta 2019an jakinarazi zuten ixteko erabakia hartu zuela enpresak.

NO HAY COMENTARIOS