ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Kaxilda eta Ezpala gaztetxeen defentsaren aldeko manifestazioa Tolosan, otsailean. Argazkia: Tolosako Gazte Asanblada
2020/03/17 10:29

Duela ia urtebete birjabetu zituzten Tolosaldean aurrerago Zizurkilgo (Gipuzkoa) Kaxilda gaztetxea izango zena, eta iraganean hala izanik, etorkizunean ere Tolosako (Gipuzkoa) Ezpala gaztetxea izango zena. Bi proiektuak desalojo arriskuan egonik, "espazio horiek langileok antolatzeko tresna izaten jarraitzeko" borrokaldia jarri zuen martxan Tolosaldeko Gazte Fronteak.

Esaterako, otsailean manifestazioa egin zuten Tolosako kaleetan, Ezpalaren eta Kaxildaren defentsaren alde. "Espazio horiek gazte problematikari aurre egiteko jokatzen duten papera azpimarratzeko eta "langile elkartasunak duen indarra" erakusteko unea izan zen mobilizazioa.

Egun, hutsik dago Kaxilda gaztetxea zena (Ertzaintzak hustu zuen martxoaren 6an), eta desalojo arriskuan jarraitzen du Ezpalak. Ekainaren 4an izango da Tolosako gaztetxearen aurkako epaiketa, epaitegiek data hainbatetan atzeratu ostean; hala nola, abuztuan zein irailean.

BORROKARAKO PREST

Testuinguru "gordin" baina ez hain ezezagun honetan, Tolosaldeko Gazte Fronteko kideek adierazi dute, "burgesiak bere kartak jokatuta" ere, ez diotela "hain erraz" utziko haien "lorpenak bereganatzen": "Ez diegu beren atzaparrak gure espazioetan sartzen utziko. Bada, guk ere baditugu gaitasunak etsaiaren mugimenduei erantzuteko".

Gazteek diote "modu kolektiboan" emango dituztela "aurrera begirako pausoak": "Kalean nahi bagaituzte, kalean ikusiko gaituztelako".

Nabarmendu dute "langile guztion borroka" dela Kaxildaren eta Ezpalaren aldeko borroka, eta bi proiektuei "babesa eskaintzen jarraitzeko" deia egin dute. Izan ere, datozen hilabeteetan jarraipena izango du Gazte Frontetik abiatutako borrokaldiak, eta "langileon kontrolpeko espazioen defentsa irmoa egiteko eta klase batasuna artikulatzen jarraitzeko prest" agertu dira bertako kideak.

Martxoaren 7an ere, espazio bat lortzeko borroka berretsi zuen Kaxilda gaztetxea martxan jarri zuen Aiztondoko Gazte Asanbladak, eskualde osoko kideen babesarekin.

NO HAY COMENTARIOS