ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/16 08:31

Urtebetez espazio baten alde lan egin ostean, Durangoko (Bizkaia) Kaletik Gaztetxera asanbladak abenduaren 6an birjabetu zuen lehen Correosek erabiltzen zuen eraikina, Gaztetxe bihurtzeko. Hasieratik ekin zieten elkarrizketei udalarekin, eraikin horretan Gaztetxea egonkortzeko asmoz, baina udal-gobernuak uko egin dio negoziatzeari: eraikina husteko prozesua hasi zuen, asanbladako bi kideren kontrako salaketa jarrita eta Poliziarengana jota.

Horren ondorioz, Gaztetxeko sarreran legez kontrako sarbide-kontrol bat ezarri zuen Ertzaintzak larunbat arratsaldean, eta barruan zeuden kideak ateratzera behartu eta gero, atzo eguerdian hustu zuten eraikina, sarraila aldatuta. Legez kanpoko desalojo bat izan zen, asanbladak azaldu duenez.

Atzo iluntzean, manifestazio jendetsu bat egin zuten Durangon: desalojoa salatu zuten, udalaren erantzukizuna seinalatu zuten eta Gaztetxe baten beharra azpimarratu zuten. "Antolatuz gero posible delako eta antolatuz soilik delako posible", erreibindikatu zuten: "Gora Gaztetxearen aldeko borroka!".

NO HAY COMENTARIOS