ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Irekia
2026/01/23 08:55

Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu Bingen Zupiriak berriz jarri ditu jopuntuan mugimendu antifaxistak eta, zehazki, ideologia "komunistako" taldeak. Izan ere, "mugimendu estremista eta antifaxista" horiek hainbatetan "biolentzia erabiltzea" justifikatzen dutela dio, "faxista deitzen dituztenen" aurka adibidez. Horiek horrela, hitza hartu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), ohartaraziz EAJk iazko urriaren 12ko gertakarien ostean "gazte langileon aurka hasitako kriminalizazio-kanpainaren jarraipena" direla Zupiriaren azken adierazpenak.

Gasteizen Falangearen kontzentrazio faxistaren bueltan gertatutakoen ondoren, EAJk "hainbat talde politikoren aurka" egin zuela gogorarazi du GKSk, bere aurka barne. "Falangeari aurre egin zion gazteria faxistatzat jo zuen. Zergatik eta metalezko barrekin gorrotoan oinarritutako ideologia zabaltzera etorri zirenei aurre egiteagatik", seinalatu du gazte-antolakundeak. Salatu du, baina, Zupiriak edo bere alderdiak ez dutela oraingoz azalpenik eman ea "zergatik atxilotu zituen hemeretzi gazte antifaxista eta falangista bat bera ere ez".

Jeltzaleen "hipokrisia" gaitzestearekin batera, ezartzen ari diren "marko kriminalizatzailea" salatu du GKSk: "Ez du inongo arazorik Poliziak darabilen bortizkeria justifikatzeko, ezkutatzeko edo gutxiesteko; azken finean, bere kideen inpunitatea bermatzeko". Gasteizkoa, hain zuzen ere, "horren adibide bat" izan zela uste du antolakundeak, "faxistekin elkarlanean" aritu zirelako EAJren agintaritzak eta erakundeak.

GKSko kideek azaldu dutenez, dena den, asteazkenekoa ez da "Zupiriak Mugimendu Sozialistaren aurka egiten duen lehenengo adierazpena; izan ere, EAJren interes enpresarial eta korporatiboen aurkako mugimendua da. Eta argi geratu da gazteen artean indartsua den langileen interesen aldeko mugimendu bat oztopo garbia dela haientzat".

NO HAY COMENTARIOS