ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Cuadernos de Seguridad
2024/11/22 08:11

Joan den ekainaren 14an, segurtasun pribatua omentzeko ekitaldi bat egin zuen berriz Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak. Arkauteko polizia-akademian izan zen ekitaldia, Rodrigo Gartzia Barne sailburuordeak gidatuta. Ertzaintzako zuzendari nagusi Victoria Landa eta Segurtasun koordinatzaile Asier Erkoreka ere bertan izan ziren, sariak ematen.

"Arriskugarritasuna", "iniziatiba profesionala" edota "garrantzi soziala" kontuan hartuta erabakitzen omen du Jaurlaritzak nor saritu. Proposamenak batzorde berezi batek aztertu omen zituen joan den maiatzean: erabaki zuen hamasei Merezimenduzko Bereizgarri eta lau Ohorezko Plaka ematea, segurtasun pribatua "hobetzeko" egindako "esfortzuagatik".

Besteak beste, hainbat enpresatako segurtasun-zuzendariei eskaini zien Merezimenduzko Bereizgarria Barne Sailak: Caixabank, Carrefour, Mercadona eta Athletic klubekoari, hain zuzen ere. Cuadernos de Seguridad-eko zuzendaria ere saritu zuen, baita Alse, Delta Seguridad, GEP, Prosegur eta Securitas enpresetako segurtasun-zaindariak ere.

NO HAY COMENTARIOS