ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/24 10:53

Arrisku larrian dago Zornotzako (Bizkaia) Matrailu Gaztetxea. "Lau urte daramatzagu Gaztetxearen alde eta gu desagerrarazteko oldarraldiaren aurka borrokan, baina bai udalak (EAJ) zein jabeak argi utzi dute ez direla geldituko gu desagertu arte", azaldu dute Gaztetxeko kideek. Hainbatetan salatu dute "hamabost urte baino gehiagoz hutsik eduki duen lur horrekin espekulatzeko aukera bilatzen" duela oraindik eraikinaren jabeak, eta "beti jabedunen alde lerratzen" dela udala.

Orain, edozein unetan jaso dezakete Matrailuren desalojoaren data. "Edozein erasoren aurrean Gaztetxearen defentsan tinko jarraituko dugu", diote Zornotzako kideek: "Ez dute lortuko gure jarduna oztopatzea, eta bide horretan, azaroaren 22an Matrailu Gaztetxearen 4. urteurrena ospatuko dugu".

Egun horretan ospatuko dute, hain zuzen ere, lau urte daramatzatela "antolakuntzarako eta eredu kultural alternatibo baten gauzapenerako espazioa eraikitzen"; eta konpromisoa erakutsi dute haien esku dagoen guztia egiteko, urte gehiago izan daitezen. Hurrengo deialdiei adi egotera deitu dute Matrailutik, beraz; bai datozen egitarauetan parte hartzeko, bai "beharrezkoa denean erresistentzia antolatzeko".

NO HAY COMENTARIOS