ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/26 09:08

Nafarroako Auzitegi Nagusiak mahai gainean zuen Nafarroako Gobernuak egindako eskakizun bat: Covid ziurtagiria indarrean sartzea. Atzo jakinarazi zuen auzitegiak ontzat eman duela neurria, "egokia, beharrezkoa eta neurrizkoa" dela ebatzita. "Transmisioa saihesteko neurrien aplikazioan tresna bat gehiago da (eta eragin txikiagoa du oinarrizko eskubideetan, beste neurri batzuekin alderatuta)", dio Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak.

Larunbat honetatik aurrera, hortaz, Nafarroa osoan izango da derrigorrezkoa Covid ziurtagiria 60 pertsona baino gehiagoko jatetxeetara sartzeko, diskoteketara edo festa-aretoetara sartzeko nahiz 1.000 pertsona baino gehiagoko kultur ekitaldietara bertaratzeko (espazio itxietan baldin badira).

Momentuz, azaroaren 27tik urtarrilaren 7ra arte egongo da indarrean neurria.

Eusko Jaurlaritzak ere egin zuen Covid ziurtagiria ezartzeko eskakizuna, baina atzera bota zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Orain, Espainiako Gobernuari eskatu dio Jaurlaritzak pasaportea indarrean sartu ahal izatea, baita kalean musukoaren erabilera derrigorra ezarri ahal izatea ere.

NO HAY COMENTARIOS