AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/23 18:19

Covid ziurtagiri digitala eta kalean musukoaren derrigorrezko erabilera ezartzeko asmoari eusten dio Eusko Jaurlaritzak. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezezkoa eman dio berriki Jaurlaritzaren eskaerari, baina gobernu autonomikoak ez du amore ematen. Ondorioz, "beharrezkoak diren tresna juridikoak" eskatu dizkio Espainiako Gobernuari gaur bertan, epaitegiek neurri murriztaileak baliogabetu ez ditzaten.

Asteazken honetan bilduko dira autonomia erkidegoetako Osasun arduradunak eta Espainiako Osasun Ministerioa. Eusko Jaurlaritzak ondoko eskakizunak luzatuko dizkio Madrili: "kalean musukoaren derrigorrezko erabilera orokorra ezartzea", "ostalaritzan eta jende pilaketak jazotzen diren espazio publikoetan Covid ziurtagiri digitala eskatu ahal izatea", "txertoaren hirugarren dosia ematen hastea" nahiz "12 urtetik beherakoak txertatzeko kanpaina prest izatea". Arauok Eusko Legebiltzarreko alderdi gehienen babesa jaso dute, hala nola, EAJ, PSE, PP-Cs eta EH Bildurena.

Hori ez ezik, Osasun Sailak dagoeneko mehatxu zuzena jaurti du: ospitaleetako zainketa intentsiboen unitateetan 50 pertsona baino gehiago badaude, osasun-larrialdia berrezartzen saiatuko dira. Salbuespen egoerara itzultzeak "neurri zorrotzagoak hartzeko aukera" emango lioke IƱigo Urkulluren gobernuari.

EZ DAGO IRUZKINIK