ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2020/02/25 11:37

Aiaraldea-k jakinarazi duenez, atzo, otsailak 24, langile bat erail zuten Murgan (Aiara, Araba), Zorroza Gestion de Residuos enpresan. Soldatapean lanean ari zela, lau metroko altueratik erori zen behargina, eta larrialdi-zerbitzuek Gurutzetako ospitalera eraman arren, bertan zendu zen zaurien eraginez. 17:30ak aldera jazo zen ezbeharra.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 15 langile hil dituzte Euskal Herrian. Aurreko ostegunean, otsailak 21, izan zen azkeneko hildakoa: Gasteizen (Araba), Estructuras Metalicas Frutos enpresarentzat eraikuntza lanetan ari zen behargin bat erail zuten.