Aiaraldea-k eman du beharginaren erailketaren berri. Ordezkari sindikal batek azaldu du "egoera jasanezina" dela lantegian. Izan ere, duela 9 urte, modu berean izan zen eraila beste behargin bat.
10 urtean, Tubacex enpresan hil duten laugarren langilea da gaurkoa; Murgako (Araba) lantokian duela bi urte erail zuten behargin bat, eta iaz, bi izan ziren hildakoak, Orozkon (Bizkaia).
Erantzunak eta mobilizazioak
Bihar, ostirala, elkarretaratzea egingo dute Laudioko plazan, 20:30ean. 'Kapitalismoa hiltzailea!' lemapean egin dute deialdia Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakek, Laudioko Gaztetxeak eta Orbeko Etxeak.