Atzo, ekainak 24, Julen Atxurra Pototo preso politikoa lekualdatu zuten. Puerto I kartzelatik Aranjuezekora mugitu zuten.
61 urte ditu lekeitiarrak. Maiatzaren 13an jasandako buruko isuri baten ondorioz, gorputzaren ezkerreko aldea kaltetuta du; belaunean, oinean eta eskuko atzamarretan. 24 urte daramatza preso, 1996. urtetik, eta lehenengo graduan izan dute beti.